miƩrcoles, 18 de febrero de 2009

Musika

Musika, soinu antolatuan oinarritzen den arte, aisi mota edo beste giza jardueraren bat da. Dena den, musikaren definizio ezberdinak daude.

Musika egiten duena musikaria da.

Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileak ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu. Soul edo funk generoak ere batzutan lotzen zaizkio rockari. Rock and Roll hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio, Rock hitzarekin genero musikalaren historia guztiari deitzen zaiolarik.

Izena dagokionari, Alan Freed, Clevelandeko irrati bateko disc jockey-a, izan zen Rock and Roll hitza lehen erabili zuena.


Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.

Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Heavy metala, Rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Heavyaren berezitasunak, ritmoen abiadura eta bolumen altuak dira. Heavya hasi zuten talde nagusienak, Deep Purple, Led Zeppelin, Jimi Hendrix eta Black Sabbath izan ziren 70. hamarkadan, beraien hasierako kantak entzuterakoan rock and rollaz eta blues influentziatuak zeudela nabari daiteke.